Bizkaiak jaietan jarraituko du Basauri eta Durangoko sanfaustoei esker

Bizkaian jaietako egitarauak aurrera jarraitzen du eta asteburu honetan hasita, San Fausto jaiak ospatuko dituzte Basaurin eta Durangon. Bi herrietan, egitaraua urriaren 19ra arte luzatuko da eta, urtero moduan, kuadrillek protagonismo berezia izango dute.

Basauriko kuadrillak kalejiran irtengo dira larunbata arratsaldean. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Basaurin larunbata arratsaldeko 19.00etan botako du txupinazoa Yeray Gonzalez atletak, hamabi hilabetetan beste hainbeste maratoi solidario egin dituen herritarrak. Berarekin batera izango dira herriko kuadrillak eta, nola ez, jai guztietan kalean ibiliko den Eskarabilera pertsonai famatua. Suziria botatzen duen unetik, festa giroa lehertuko da Basauriko kaleetan eta hamar egunez luzatuko da egitaraua, 200 ekitaldi baino gehiagorekin. (…)


Musika arloari dagokionez, erromeriak, disko-festak eta dantzaldiak izango dira egunero, honako taldeekin: Lehian eta Gard3n (larunbata 11), Sua (igandea 12), Javier Ojeda (astelehena 13), Zirkinik Bez eta Andoni Ollokiegi (asteazkena 15), La Década Prodigiosa (osteguna 16), Chicos de Barrio, Bun Castigo eta La Reina Show (ostirala 17), eta Despistaos eta Jaguar orkestra (larunbata 18).

(Publicado en Naiz).